XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zazpi apatxe hil ziren gutxienez enfrentamendu hartan.

Orain borrokatu orain ihesi zebiltzala.

Cochise bere gizonekin heldu zen laguntzera, eta talde osoaren buruzagitza hartu zuen.

Bedonkoheak, chihenneak eta chokonen-ak bat eginda aritu ziren, Cochise buru zutela.

Barrett-ek Geronimoren ahotan ipini zuenez, Mangas Colorado hil zutenean Geronimo izendatu zuten tribuko buruzagi.

Baliteke Barretten irudimenaren fruitu izatea, Geronimo-ren beraren asmakizuna izatea edo, baita ere, egia izatea.

Dena den, Mangas Colorado hil zelarik bedonkoheak buruzagi gabe gelditu zirenean Geronimo buru izendatu bazuten, oso gutxi iraun zion ohoreak, gutxi barru eta behin betiko chokonen-ekin bat eginda.

Cochise hartu baitzuten buruzagi bakartzat.

Garai berean, chihenneek Ojo Calienteko apatxe senideekin egin zuten bat; bi buruzagi zituzten hauek: Victorio eta Loco.

Familia chiricahua bi taldetan banatuta zegoen, beraz, aldi hartan: chokonenak eta bedonkoheak Cochise-rekin, batetik, eta chihenneak eta ojo caliente-ak, Victorio eta Locorekin, bestetik.

Dena den, gero eta zailagoa izango da, istorio korapilotsu honetan, batzuk besteengandik bereiztea.